Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadin ibiliko da datorren urtean Aitor Gonzalez

Datorren denboraldian Euskaltel-Euskadi taldearekin korrituko du Aitor Gonzalez txirrindulariak. Azken bi urteetan Italiako Fassa-Bartolorekin ibili da Gonzalez, baina Euskaltel-Euskadik jakinarazi duenez, urtebeterako kontratua hitzartu berri dute Donostian jaiotako txirrindulariarekin.

2004ko urriaren 14a
13:48
Entzun
1975eko otsailaren 27an jaio zen Gonzalez Donostian, baina umetatik Alacanten (Herrialde Katalanak) bizi da. 2002an Espainiako Itzulian lortu zuen garaipenak sona handia eman zion, eta Italiako Fassa-Bartolo taldeak fitxatu zuen.

Aitor Gonzalez taldean sartuta, astebeteko itzulietako eta Italiako Giroko jarduna indartu nahi du Euskaltel-Euskadik. izan ere, UCI Pro Touren onartu dutenez, derrigorrez parte hartu behar du Euskaltelek lasterketa horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.