Euskaltel-Euskadik zehaztu du Espainiako Vueltan izango duen taldea. Lehen hautatuetatik txirrindulari bat utzi behar zuten taldetik kanpo, eta atzo erabaki zuten Ivan Belasko Vueltara ez eramatea. Horrenbestez, ondorengoa izango da bederatzikoa: Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Iñaki Isasi, Jorge Azanza eta Pierre Cazaux. Azken horrentzat lehen itzuli handia da.
Vueltan aritzeko aukera zuten txirrindulari batzuk kanpoan geratu dira, hainbat arrazoi direla tartean. Jonathan Castroviejo, Mikel Landa eta Mikel Astarloza dira horietako batzuk. Bestalde, Rabobank taldeak ere bere zerrenda eman zuen ezagutaraztera. Bertan izango da Juanma Garate irundarra.
Bestalde, Andre Greipel (Omega Pharma-Lotto) nagusitu zen atzo, esprintean, Eneco Tourreko lehen etapan. Azken kilometroan izan zen eroriko batek tropela hamabost txirrindularitara murriztu zuen, eta hainbat hautagai jokoz kanpo utzi. Denis Galimzianov (Katuxa) izan zen bigarren, eta Tyler Farrar (Garmin-Cervelo) hirugarren. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Taylor Phinney aitzin-etapako irabazlea (BMC) da lider.
Euskaltelek Espainiako Vueltatik kanpo utzi du Ivan Belasko
Andre Greipel izan da Eneco Tourreko lehen etapako irabazlea, eta Taylor Phinneyk jarraitzen du lider
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu