Jose Antonio Ardanza Euskaltel enpresako presidenteak iragarri du Euskadi txirrindulari taldea "babesten" jarraituko dutela. Aurten bukatuko da bien arteko akordioa. "Baina garbi utzi nahi dut Euskaltelek proiektu hau babesten segituko duela", esan du Ardanzak. Ez du xehetasunik eman, eta beste babesleei eskatu die Euskadi laguntzen jarraitzeko.
Frantziako Tourra hasi aurreko urteroko ekitaldia egin dute gaur Zamudion taldeko eta enpresako kideek. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia ere han izan dira.
Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Ruben Perez, Amets Txurruka, Gorka Verdugo, Juanjo Oroz, Alan Perez, Iñaki Isasi eta Ivan Velasco izango dira Tourrean ariko diren Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak. Uztailaren 3an hasiko da itzulia, Rotterdamen (Herbehereak), 8,9 kilometroko erlojupekoarekin. "Podiumean toki bat" lortzeko eskatu die Ardanzak. Igor Gonzalez de Galdeano taldeko zuzendariak esan du helburuak etapa bat irabaztea eta Sanchezekin sailkapen ona lortzea izango direla.
txirrindularitza
Euskaltelek Euskadi taldea babesten jarraituko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu