Txirrindularitza

Euskaltelek taldea ia erabakita dauka Tourrerako

Zubeldia, Anton, Astarloza, Landaluze, Verdugo, Perez eta Txurrukak postua segurua dute. Isasi, Azanza eta Orozen artean bi leku daude jokoan. Uztailaren 7an hasiko da itzulia, Londresen.

2007ko ekainaren 21a
18:24
Entzun
Uztailaren 7an hasiko da Frantziako Tourra, Londresen, eta Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko idazkari teknikoak ia erabakita dauka hara eramango duen taldea. Bederatzi txirrindulariko taldea osatu beharko du eta haietatik zazpi zein izango diren erabakita dauka: Haimar Zubeldia, Igor Anton, Mikel Astarloza, Iñigo Landaluze, Gorka Verdugo, Ruben Perez eta Amets Txurruka. Beste biek, Iñaki Isasi, Jorge Azanza eta Juanjo Orozen artetik irtengo dute.

Hiru horietatik Isasik du aukerarik handiena Tourrera joateko, Galdeanok esan duenez, hari aurten sorbaldatik bi aldiz ebakuntza egin dioten arren"Ondo badago, eraman egingo dut. Izan ere, beterania dauka. Tourra ezagutzeak asko egiten du", adierazi du Galdeanok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.