Euskaltel, Saunier Duval, CSC, Quick Step, Bouygues eta Barloworld taldeko 51 txirrindulariri dopinaren kontrako odol kontrolak egin dizkiete gaur Frantziako Tourrean Nazioarteko Txirrindularitza Elkartekoek. Azterketen ondoren, 51 txirrindulari horiek denek Tourrean segi dezaketela jakinarazi dute elkartekoek.
Ziklistak zeuden hotelera joan dira kontrolak egitera, 8:20ak eta 9:15ak bitartean, aurrez abisurik eman gabe. Tourrean halako 400 kontrol egingo dituztela esana dute. Hilaren 10ean egin zituzten aurrenekoak (Astana, Predictor, Française des Jeux, AG2R, Discovery Channel eta T-Mobile taldekoei). Ez zen positiborik izan.
Hain zuzen, etaparik gabeko eguna dute gaur Tourrean. Bihar korrituko dute bederatzigarren etapa: Val d’Isere-Briançon (159,5 kilometro). Maila bereziko bi mendate igoko dituzte (I'Iseran 15. kilometroan eta Galibier 122.ean) eta lehen mailako bat (Telegraphe 99.ean)
Txirrindularitza
Euskalteleko eta beste bost taldeko txirrindulariei dopinaren kontrako odol kontrolak egin dizkiete
Guztiei eman diete Tourrean segitzeko baimena. Etaparik ez dute gaur. Bihar, mendia berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu