Eusko Jaurlaritza izango da binakakoaren babeslea
ESKU HUSKA. Gaur aurkeztuko dute Gasteizen binakako txapelketa, eta, azkenean, Eusko Jaurlaritzako turismo kanpaina izango da babeslea. Azken zalantzetako bat zen Asegarcek Olaizola I.a edo Saralegi aukeratuko zuen, eta Goizuetakoa ariko da. Berasaluze eta Apraiz batera ariko dira, eta ziurrenik Olaizola II.a eta Begino ere bai. Asperen aldetik, Merino II.a izango da laugarren atzelaria. Lehen pilota aukeraketak gaur bertan egingo dituzte, Eibarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu