Zigorra eraginkorra da dagoeneko; 6.000 euroko isuna jarri zieten 14 arraunlariei eta 15.000 euroakoa, berriz, Jose Manuel de Francisco taldeko entrenatzaileari. Gainera, bi urtetan kirol instalazioetan sartzea debekatu ezarri diete guztiei. Astillerori epaitegi arruntera jotzea baino ez zaio geratzen oraindik Kontxako Banderan parte hartu nahi badu.
Iragan urteko irailaren 25ean Hondarribian jokatutako estropadaren ostean dopinaren aurkako kontrola pasatzeari uko egin zioten Astilleroko arraunlariek. Izandako jarreragatik zigortu egin zituen TKE Traineruen Kluben Elkarteko Ligak.
Gaur, Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du zigorra atzera bota baitu Ignacio Arroyo Martinez jaunak Astilleroren izenean aurketutako helegitea.
Arrauna
Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du Astilleroren aurkako zigorra
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak atzera bota du Astillerok jarritako helegitea. Horrenbestez, TKE Traineruen Kluben Elkarteko Ligako epaileak jarritako zigorra bete beharko dute =iSan Jose XIII=i.eko arraunlariek eta entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu