kirola

Eusko Jaurlaritzak ia %35 handitu ditu dopinaren kontrako neurriak

Hiru kirolari dopatu direla frogatu da kontrolei esker, eta beste lauren emaitzek “ondorio atipikoak” eman dituzte.

2013ko abuztuaren 13a
13:18
Entzun

2013ko lehen seihilekoan 58 gernu analisi egin dira, joan den urtean tarte berean egin zirenak baino hamabost gehiago. Hortaz, %34,8 areagotu dituzte dopina kontrolatzeko neurriak.

58 gernu analisietatik hiruk positibo eman dute, eta lauk “emaitza atipikoak” izan dituzte. Azken horrek bi gauza esan nahi ditu: edo kirolaria medikuaren aginduz dopatu dela, edo laborategiko emaitzek ezin dutela egiaztatu lagina positiboa den ala ez. Azkeneko kasu horretan, jarraipen bat egiten zaio kirolariari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.