Zierbenan jokatu dute gaur estropada emakumezkoek, eta atzokoaren oso antzeko emaitza izan da. San Juan, Orio, Arraun, Hondarribia izan zen emaitza atzo; eta gaur, San Juan, Orio, Hondarribia, Arraun. Atzo ia erabakita gelditu zen guztia, eta gaur, lekua merezi dutela berretsi dute lau taldeek.
Hibaika izan da bosgarren, eta ordena honetan iritsi dira gainerakoak: Deusto, Donostiarra, Cabo, Kaiku, Tolosaldea, Hernani eta Lea Artibai.
Gipuzkoarrak izango dira beraz, Euskotren ligan lehiatuko diren hiru taldeak. Gainerakoak Liga Gelegan eta ETE Ligan arituko dira.