Fabian Cancellararentzat (Leopard-Trek) 9,3 kilometroko azken erlojupekoa, eta Cadel Evansentzat (BMC) itzulia. Banaketa hori egin zuten atzo Tirreno Adriatikoan. Suitzarra hasi da motorrak berotzen. Lau-laua zen atzoko erlojupekoa, eta, ohi duen moduan, hegan ibili zen Leopard-Trek taldeko txirrindularia. 10.33 minutu behar izan zituen Cancellarak lanak amaitzeko, Lars Boomek (Rabobank) baino bederatzi segundo gutxiago, eta Adriano Malorik (Lampre) baino hemeretzi gutxiago. Saio bikaina egin zuen Jonathan Castroviejok (Euskaltel-Euskadi), zortzigarren sailkatu baitzen, Cancellararengandik 25 segundora.
Sailkapen nagusian Castroviejo bera izan da lehen euskalduna, 19. postuan, Evansengandik 2.10 minutura. Jon Izagirrek (Euskaltel-Euskadi), berriz, oso itzuli ona eginda, 24. amaitu du Tirreno Adriatikoa, 3.07ra. Goi-goi mailako podiuma izan du itzuliak, Evansen atzetik Robert Gesink (Rabobank) eta Michele Scarponi (Lampre) sailkatu direlako bigarren eta hirugarren postuan, 11 eta 15 segundora, hurrenez hurren. Liquigaseko bikoa, Ivan Basso eta Vincenzo Nibali, geratu da laugarren eta bosgarren.
Evansek irabazi du Tirreno Adriatikoa
Fabian Cancellara nagusitu da azken erlojupekoan, eta zortzigarren izan da Jonathan Castroviejo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu