txirrindularitza

Evansek irabazi du Tirreno

Cancellarak eraman du itzuliko azken etapa:  9,3 kilometroko erlojupekoa.

2011ko martxoaren 15a
18:07
Entzun

Cadel Evansek (BMC) irabazi du Tirreno Adriatikoa, gaurko 9,3 kilometroko erlojupekoan lidergoari ondo eutsita. Fabian Cancellarak (Leopard) eraman du etapa, itzuliko azkena —zazpigarrena—, 10.33ko denbora eginda. 

Lars Boom geratu da gaur bigarren, bederatzi segundora. Hirugarren Adriano Malori, 19ra. Evans hamabigarren sailkatu da, 31ra.

Sailkapen nagusian, Robert Gesinkek bukatu du bigarren, 11 segundora. Ondorengo hirurak: Michele Scarponi (15era), Ivan Basso (24ra), Vincenzo Nibali (30era).

34 urte ditu Evansek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.