Ezusterik ez zen izan atzo eta Cadel Evans (BMC) helmugaratu zen maillot horia jantzita Parisen. Atzoko etapa lasai joan zen, eta Mark Cavendishek (HTC) irabazi zuen; aurtengo karreran bost etapa irabazi ditu, eta atzokoarekin erregulartasunaren maillot berdea jantzi zuen.
Podiumean Schleck anaiak izan zituen ondoan Evansek. Andy hirugarren aldiz izan da txapeldunorde. Hurrengo urtean irabaztera joango dela esan du. Mendiko txapeldun, berriz, Samuel Sanchez izan da, Euskaltel-Euskadiri Luz Ardidenen eman dion etapa garaipen gogoangarriarekin.