2008ko maiatzaren 21a
00:00
ATHLETIC«Minduta sentitzeko, batzuetan ez da beharrezkoa inork iraintzea». Adierazpen gogorrak egin zituen atzo Unai Exposito Athleticeko atzelariak. Denboraldi osoan hiru partida soilik jokatu ditu. «Eta lagunartekoak jokatzera ere ez naute eraman». Ez dutela gaizki tratatu esan zuen atzo. «Nirekin ez baitute traturik eduki». Ekainean amaituko zaio kontratua, eta oso minduta dago. «Batzuetan ez didatela errespeturik izan sentitu dut».