TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. ALEJANDRO VALVERDE
Ez du hausturarik, eta itxaropentsu da gaur onenen parera aritzeko
Ezker belauna ubelduta eta minduta zeukala oheratu zen herenegun Alejandro Valverde espainiarra, eta aldakako minarekin jaiki. Erresonantzia magnetikoa egin zioten, badaezpada, Almeriako erietxe batean (Espainia), eta hausturarik ez zuela jakinarazi zioten. Muturreko serioa hartu zuen Valverdek, baina atzo ondo lo egin zuela aitortu zuen Kelmekoak: «Ez nituen metro gehiegi egin arrastaka. Urratu batzuk ditut, baina hainbesteraino ere ez». Atseden egunean arrabolan jardun zuen Valverdek, eta gaurko etapari buruz, hau zioen: «onenen parean egoteko itxaropena dut. Vuelta garrantzitsuegia da Kelmerentzat, orain kale egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu