NIRE TOURRA

Ez naiz ni egokiena hau esateko

Mikel Astarloza.
2004ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Lasai ederrean pasatu dugu eguna. Gosaldu ongi, goizez entrenatu arin, bazkaldu dotore, siesta... Masajea hartzen ari naiz oraintxe bertan. Bero galanta izan dugu, dena dela. Frantzia hegoaldean gaude, eta bero sapa izan da arratsaldean. Hartu diogu neurria. Atseden egunerako hotel ona tokatu zaigu: gaztelu baten itxurakoa da, eta terrazatxoan bazkaldu dugu primeran, baso erraldoi bati begira. Ez naiz ni egokiena hau esateko, baina merezi dugula uste dut. Gogorrak izan dira azken etapak, eta nekatuta ikusten dut jendea.

Bigarren atseden eguna da, eta aurrenekoaren ostean gertatu zitzaidana ikusita, atzo [igandean] pasatu zitzaidan burutik oraingoa beste modu batera hartzea: bi ordu eta erdiko entrenamendua egin beharrean hiru eta erdikoa egitea, ez bazkaltzea askok egiten dute hori errutina ez apurtzeko, eguneroko zikloari eusteko. Baina goizean jaiki naizenean... Eguna lasai hartzea erabaki dut. Burua ez daukagu horrelako esfortzuak egiteko. Gustura bazkaldu dut, gustura egin dut siesta... Gerta dadila gertatu beharrekoa. Kitto.Tropelean nekea sumatzen dut. Txirrindulari garrantzitsu askok amore eman dute, jende asko sailkapenean atzera gelditu da nabarmen, eta ezusteko asko izan dira. Indar oreka, aurrekoen zein atzekoen artean, berdintsua dela iruditzen zait.Hori bai, ari gara esaten jendea nekatuta dagoela, batzuk ezinean dabiltzala, ikaragarri sufritzen dugula... baina igandeko etapan lehen 100 kilometroak egin arte ez zen ihesaldia osatu, eta hasiera horretan guztian orduko 47 kilometroko batez bestekoa egin genuen. Atera kontuak. Hotelean, afaltzen ari ginen bitartean, horri buruz aritu ginen hizketan. Alferrik dela, Tourra Tourra dela eta horrek egiten duela handi. Ez dakit nondik ateratzen ditugun indarrak, baina atera egiten ditugu. Frantziako Tourrean, izan ere, egun on batek zure bizitza alda dezake, orain arte egin duzunaren garrantzia mila bider handitu. Jendea horregatik etortzen da horren prestatuta.Alpeak? Orain arte ikusi dena baino askoz gehiago ikustea ezinezkoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.