Unai Mendia

«Ez nuen gora iristeko asmorik. Lagundu eta irakatsi egin nahi nuen»

Gipuzkoarrak dira Mirandes futbol taldearen entrenatzaileak. Andoni Iraola Athleticeko futbol jokalari ohia da lehena, eta Unai Mendia beasaindarra bigarrena. Ordizian ari zen iaz entrenatzaile, eta datorren astean Reala izango du aurkari.

Unai Mendia, Mirandesen lan saio batean.
Kerman Garralda - Goierriko Hitza
2020ko otsailaren 7a
15:19
Entzun

Unai Mendia (Beasain, 1981) Ordiziako futbol entrenatzailea zen iaz Espainiako Hirugarren Mailan. Egun Mirandesen dabil, Bigarren Mailan, eta datorren astean Espainiako Kopako finalerdietan Realaren aurka ariko dira (elkarrizketa zozketa egin aurretik argitaratu da).

Nola sortu zen Mirandesera joateko aukera?

Uda honetan Andoni Iraolak bigarren entrenatzaile bat behar zuen, eta nitaz hitz egin zion bion lagun batek. Kafe bat hartzeko gelditu ginen eta hor hasi zen dena.

Iraola ez zenuen lehenagotik ezagutzen?

Egia da 17 urterekin Gipuzkoako selekzioan topo egin genuela, baina ez genuen elkarren arteko harremanik.

Taldean gipuzkoar asko zaudete: Iraola, Guridi, Merquelanz…

Euskaldunak dezente gara. Gipuzkoarrez gain bizkaitarrak ere badaude, eta elkarren artean euskaraz egiten dugu. Etxean egotea bezalakoa da, oso giro sanoa dugu aldagelan taldekide guztiok. Gorka Quijera kapitaina Hernanikoa da, taldean urte asko daramatza eta asko lagundu dit taldera egokitzen.

 

(jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Goierriko Hitza-n).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.