Betis 1-0 Reala

Ezin aukerak gol bihurtu

Reala esku hutsik itzuliko da Sevillatik. Ez du golik sartzea lortu, aukera garbiak izan dituen arren.

David Zurutuza Realeko erdilaria, gol aukera bat huts egin ondoren, gaur, Benito Villamarinen. RAUL CARO CADENAS, FOKU
2018ko abenduaren 2a
10:01
Entzun

Lehen zatiko 32. minutuan sartu du Betisek partidako gol bakarra. Junior Firpok sareetara bidali du Joaquinek jaurti eta Williamek bigarren zutoinera luzatu duen korner bat.

Betisek lortutako aldea berdintzeko aukera bikaina izan du Realak minutu gutxira, kontraeraso bikain batean. Sandro bakarrik gelditu da Betiseko atezainaren aurrean, eta Pau Lopezek kornerrera bidali du Realako aurrelariaren jaurtiketa. Zurutuzak ere banakoa egiteko aukera izan du, baina gehiegi gurutzatu du jaurtiketa.

Bigarren zatian ere, Betisek baino gola sartzeko aukera gehiago sortu ditu Realak. Sandro lehenik eta Zurutuza ondoren, elkarren segidan saiatu dira atea zulatzen. Betiseko atezainak, ordea, partida borobila egin du gaur, eta biak gelditzea lortu du. Januzajek ere aukera garbia izan du. Area barrutik egin du jaurtiketa, zutoinaren ondoan jartzeko asmoz, baina baloia kanpora joan da gutxigatik.

Realak etxetik kanpo lortu dituen emaitza onen bolada eten du, eta 19 punturekin jarraituko du sailkapenean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.