Irabazi beharreko norgehiagoka galdu dute gaur Athleticeko jokalariek. Jaitsiera postuetan izanik Getaferen aurkakoa zuten burua altxatzen hasteko aukera, baina Eduardo Berizzok ez du jakin taldearen ibilbidea zuzentzen.
Partidako 67. minutuan sartu dute etxekoek lehen gola. Peru Nolaskoain izan da golegilea. Baina pozak gutxi iraun die zuri-gorriei, ihamar minutu geroago heldu baita banakoa.
Hasieratik ibili da ezinean Berizzoren taldea. Partida bereganatzeko asmotan irten den arren, berehala zapuztu dizkio Getafek erraz irabazteko itxaropenak. Baloiaren kontrola etxekoen izan bada ere, aurkariek aukera guztiak baliatu dituzte arrisku egoerak sortzeko, eta baita lortu ere.
Bigarren zatian, eta markagailuan banakoa zela, 1-2koa egiteko puntuan izan dira Getafekoak, baina erne ibili dira etxekoak defentsan, eta berdinketarekin amaitu da lehia.