Ezker belauneko meniskoa hautsi du Illarramendik
REALA. Asier Illarramendik bi hilabete inguru egin beharko ditu jokatu gabe, herenegun Sevillaren aurka jokatutako partidan ezker belaunean izandako lesioaren ondorioz. Realeko erdilari mutrikuarrari atzo egin zioten erresonantzia magnetikoa, eta horren arabera, hautsita dauka ezkerreko belauneko meniskoa. Illarramendiren lesioa albiste txarra da oso Realarentzat, iritsi berria izan arren, bera izan baita orain arte talde txuri-urdineko jokalarien artean gehien nabarmendu dena. Philippe Montanierrek, beraz, oinarrizko pieza bat gabe egin beharko dio aurre datorrenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu