Ezkurdia edo Jaka; bietako bat, finalerdietara

2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Jokin Altunak eta Iker Salaberriak lau eta erdikoaren ligaxkako azken partida jokatzeari uko egin ostean, bi lehia soilik izango dira asteburuan: larunbatean, Joseba Ezkurdia eta Erik Jaka ariko dira Bermeon (Bizkaia), eta, igandean, Iñaki Artola eta Jon Ander Peña, Tolosan (Gipuzkoa). Erabakigarriak dira biak.

Ezkurdiak eta Jakak atzo aukeratu zituzten pilotak. Arbizuarrak esan zuen «hasieratik kontzentratuta» aritu beharko duela. Ez zuen egin hori Peio Etxeberriaren aurka. Lizartzarrak, berriz, funtsezkotzat jo zuen «sakearekin asmatzea eta aukerak aprobetxatzea». Irabazlea Altuna III.aren kontra ariko da finalerdietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.