Azpeitiko Izarraitz pilotaleku eraberrituan jokatu dute Ezkurdiak eta Elezkanok 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, igandean jokatuko den buruz buruko finalaren atarian. Partida gogorra izan da, bietako inork ez du lortu alde handirik ateratzea, eta gorabehera ugari izan da markagailuan. Biak aritu dira ondo defentsan zein erasoan, eta partida polita izan da ikusteko.
Erritmo bizian jokatu dute, airez sartuz, boleaz, ia botera jarri gabe. Izan da tanto polit askorik. Hasieran, Ezkurdia izan da nagusi, baina Elezkanok ongi heldu dio, eta bera jarri da aurretik azken txanpan. Hala ere, Ezkurdiak 21era berdintzea lortu du. Azken tantoan, Elezkanok txapapera bota du, eta holaxe bukatu da partida.
Datorren igandean izango da finala.