Pilota

Ezkurdiak 22-9 irabazi dio Irribarriari

Irribarria zen faborito, baina Ezkurdiak dena ondo egin du eta finalerdietan izango da.

Ezkurdia eta Irribarria, gaur. ANDONI CANELLADA, FOKU
2018ko apirilaren 29a
13:09
Entzun

Zabaletarekin binakako txapela irabazi ostean, momentu onean da Joseba Ezkurdia. Konfiantzaz jokatu du partida osoan, erabakitasunez. Ongi bukatu ditu tantoak, berak eraman du partidaren ekimena eta erritmoa, eta Irribarria ezinean ibili da gehienean, atzetik, huts asko eginez.

Hasieran baino ez da joan aurretik Irribarria, 3-6, baina hortik aurrera Ezkurdiak tanto mordoxka egin du segidan, sakean ondo, tantoak bukatzen ondo, eta behin aldea aterata, Irribarria presaka aritu da eta huts asko egin du.

Finalerdietan Urrutikoetxea edo Altuna izango du aurkari Ezkurdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.