Ezkurdiak abenduaren 28an egingo du debuta
PILOTA. Joseba Ezkurdiak abenduaren 28an egingo du profesional mailako debuta, Tolosan. 20 urteko aurrelari garaiak (1,91 m.) hiru urterako sinatu du kontratua Asperekin. Arbizuko semea, bolea jokoarengatik nabarmendu da afizionatu mailan, eta Irujorekin entrenatu da lau t'erdirako. Oraindik zehaztu gabe dago zein izango den bere lehen partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu