Aritz Lasak eta Joseba Ezkurdiak buruz buruko txapelketan sartzeko lehen atarikoa jokatuko dute gaur, Altsasuko pilotalekuan (22:15, ETB1). Irabazleak ez du sailkatzea lortuko, Aitor Zubietaren aurka jokatu beharko duelako gaur zortzi, betiere Etxarrikoaren eskua buruz buru jokatzeko moduan badago. Ez da izango asteburuko atariko bakarra, bihar Arretxe II.ak eta Beginok neurtuko dituztelako indarrak.
Aritz Lasa buruz buruko txapelketako kaltetu handia izan da. Iaz, Lehen Mailakoan parte hartu eta partida bat irabazi zuen. Aurten, ordea, bi irabaztera behartuta dago txapelketan sartu ahal izateko. Ezkurdiarentzat, berriz, profesional mailako buruz buruko lehen partida da. Debutatu berria da, eta badu banaka aritzeko gaia, bolea bereziki, eta enpresak haren alde egin du apustu. Gaur galduz gero, Bigarren Mailakoa jokatuko du. Bestalde, Asegarcek atzo jakinarazi zuenez, Sthephane Lemunok 2013ra arte luzatu du kontratua.
Ezkurdiak eta Lasak atarikoa jokatuko dute gaur buruz burukorako
Zubietaren eskua ondo badago, Altsasuko irabazlearen aurka jokatuko du bigarren kanporaketa aurrekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu