Kalitatea eta emozioa. Biak izan zituen Ezkurraren eta Urrizaren arteko partidak, atzo, Galarretan. Kutxa torneoaren finalerdia jokatu zuten, eta tanto bakar batez nagusitu zen Doneztebekoa. 29-26 atzetik joan ondoren, bere mailarik onena atera eta partidari buelta ematea lortu zuen, finalera sailkatuz. Ezkurrak bere hamalaugarren finala jokatuko du datorren larunbatean, Urrutiaren aurka.
Neurketa zoragarria izan zen, eta pilotazale guztiak gustura irten ziren frontoitik. Ezkurrak ongi ekin zion partidari, baina apurka-apurka nekatzen joan zen, eta Urrizak ongi baliatu zituen aukerak. Neurketa erditik aurrera bera joan zen aurretik markagailuan. Txapeldunak, baina, beti dira txapeldun, eta Ezkurrak ezinezkoa zirudiena egin zuen. Azken lau tanto ikusgarri jokatu zituen, eta finalerako txartela lortu. Hamaikagarren txapela nahi du Doneztebekoak.
Ezkurra sailkatu da Kutxa torneoaren finalerako
Doneztebekoak 30-29 irabazi dio Urrizari, eta Urrutiaren kontra ariko da finalean datorren larunbatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu