Ezkurrak eta Aizpurua II.ak Azysa txapelketako bigarren finalerdiko kitarako partida behartu zuten atzo, Juaristi eta Lizasoren aurka 40-33 irabazita. Kanporaketako hirugarren partida bihar jokatuko da, Galarretan, eta irabazleek Zeberio II.a eta Ionekin neurtuk dituzte indarrak finalean. Finalerdiko bigarren partida estua izan zen, eta azken txanpara arte ez zen hautsi. 32-31koaren ondoren lortu zuten bakarrik tartea irekitzea. Azken txanpa horretan Aizpurua II.ak ez zuen hutsik, eta Ezkurrak tantoa egiten asmatu zuen. Aurrelaria izan onena, guztira hogei tanto lortuta. Galtzaileen aldetik, Juaristik behar egin zuen partidaren erdialdetik aurrera.
Palak, bestalde, egun handia izango du gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Innpala enpresa berriak antolaturiko binakako ligako finalerdiak jokatuko baitira (19:00). Fusto-Garma lehen sailkatuek, Zulaika-Lujan laugarrenen aurka jokatuko dute lehenbizi. Bigarren finalerdian Gaubeka-Larrinagak eta Altadill-Aierbek neurtuko dituzte indarrak, bigarren eta hirugarren sailkatuek hurrenez hurren. Irabazleek gaur zortzi jokatuko dute finala.
Ezkurrak eta Aizpurua II.ak finalerdietako kitarako partida behartu dute
Juaristi eta Lizasori irabazi diete (40-33), eta bihar erabakiko da zein bikote sailkatuko den Azysako finalerako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu