Ezkurrak eta San Miguelek Orona torneoko finala jokatuko dute gaur

jon eskudero
2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Koteto Ezkurra eta Julen San Miguel aurrez aurre ariko dira gaur, buruz buruko Orona torneoko finalean,Galarretan. Errebantxa kutsua du norgehiagokak. Casino Kursaal txapelketako finalean elkarren kontra neurtu zituzten indarrak irailaren lauan, eta beteranoa nagusitu zen, 30-25. Horregatik, ordukoari «buelta emateko gogotsu» dagoela esan zuen atzo San Miguelek. Gaurkoari begira ez dago faborito argirik.

Ezkurrak Urrutia kanporatu zuen finalerdietan, eta San Miguelek, Zeberio II.a. Biek ere norgehiagoka ona jokatu zuten, eta sasoian iritsi dira finalera. Hori bai, Doneztebeko aurrelaria ez dago konforme gaur erabiliko dituzten pilotekin, eta jendaurrean kexatu da: «Udarako pilotak desagertu egin dira, eta gaur jokatzeko, oso motelak daude». Sakea garrantzitsua izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.