Txirrindularitza-Frantziako Tourra

Ezpeletako erlojupekoa bakarrik

2018ko Frantziako Tourra Euskal Herrian erabakiko da, azken aurreko etapako erlojupekoa Lapurdin jokatuko baita. Ez da beste helmuga edo irteerarik egongo.

Chris Froome San Martin harriko helmugara iristen. 2015ean ere etapa bat bukatu zn Euskal Herrian. KIM LUDBROOK / EE
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko urriaren 17a
10:29
Entzun

Erlojupekoa bakarrik jokatuko da Euskal Herrian. Senperetik (Lapurdi) irten eta Ezpeletera (Lapurdi), uztailaren 28an. 31 kilometroko ibilbide bihurria azken zalantzak argitzeko. Jakina zen 2018ko Frantziako Tourrak Euskal Herria ukituko zuela eta erlojupeko hori jokatuko zela. Argitzeko zegoen, baina, Euskal Herrian beste irteera edo helmugarik egongo zen, Saratik (Lapurdi) igaro zitekeela zabaldu baitzen. Zurrumurruak, baina, ez dira bete. Antolatzaileek ibilbidea aurkeztu dute, eta ez da beste euskal etaparik egongo.

Euskal Herrian ez, baina oso gertu bai. Lau etapa jokatuko baitira Pirinioetan —bi baino ez Alpeetan—. Uztailaren 27ko etapa, esaterako, Larunsen bukatuko da, Mauletik 70 kilometrotara. Horretaz gain, ibilbide berritzailea da; besteak beste, 65 kilometroko etapa menditsu bat izango du, eta 21 kilometro harbide izango dituen beste bat. Roubaixen bukatuko da hori.

Nolakoa da erlojupekoa?

Oso bihurria, eta gorabeheratsua. Senperetik irten eta Arbonarantz joko dute txirrindulariek. Arrangoitzetik pasatu, eta Uztaritzeko mendebaldetik igaroko dira. Ainhoarako bidean Pinudietako gaina igoko dute. Bi kilometrokoa da, horietatik 1,5 km batez besteko %6,8ko pendizarekin. Helmuga Ezpeletako erdi aldeko harrizko kaleetan egongo da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.