Aurreikuspenak hautsi, eta erlojupeko etapa irabazi du gaur Gazprom taldeko Alexander Foliforov txirrindulari errusiarrak. Castelrotto eta Alpe di Siusi artean 10,8 kilometroko ibilbiden errusiarraren denbora bera —28:39— egin du Steven Kruijswijk (Lotto Jumbo) holandarrak, eta horrenbestez, sendotu egin du lidergoa. Alejandro Valverde (Movistar) izan da hirugarrena, 23 segundutara.
Kruijswijken ondoren Esteban Chaves (Orica) kolonbiarra dago bigarren, sailkapen nagusian, 2:12ra; Vincenzo Nibali (Astana) hirugarren 2:51ra eta Valverde hirugarren 3:29ra.
Bihar atsaden eguna dute.