Hamar segundoko aldea alde handia zen, eta halaxe izan da. Urdaibaik eraman du Kontxako Bandera; gaurko estropada ere hark irabazi du.
Estropadaren lehen luzean parean aritu dira Urdaibai eta Hondarribia. Ziabogan 9:16ko denbora egin dute bermeotarrek, Hondarribiak 9:18, Kaikuk 9:22 eta Oriok 9:28. Ordutik aurrera, baina, aldeak handituz joan dira, eta Urdaibai izan da nagusi, sekulako denbora lortuz (19:01:78). 2006an Castrok lortutako marka hobetu du denbora horrekin. Hondarribia 5,04ra heldu da, Kaiku 10,02ra eta Orio 19,22ra.
Aurretik, estropadako lehen txandan, San Juan izan da nagusi, 19:30eko denborarekin. Sei segundora iritsi da Cabo, bederatzira Portugalete, eta 41era Donostiarra. San Juan eta Cabo parez pare iritsi dira ziabogara; lehenak segundo bakarra atera dio Cabori balizan, lau segundo Portugaleteri eta 18 Donostiarrari. Itzulikoan, ordea, Portugalete eta Cabo atzerago geratu dira, eta San Juan aise nagusitu da.
Sailkapen nagusia:
Urdaibai 38:04:76
Hondarribia 38:21:30
Kaiku 38:25:32
Orio 38:43:72
San Juan 39:08:38
Portugalete 39:11:60
Cabo da Cruz 39:16:56
Donostiarra 40:42:46