AGOSTINHO SARIA
Fabian Jekerrek irabazi du etapa, baina Lander Eubak eusten dio lidergoari
Fabian Jeker suitzarrak (Milaneza) irabazi zuen Agostinho Sari Nagusiko hirugarren etapa, Torres-Vedrasen amaitutakoa. Bakarrik helmugaratu zen Jeker, Boavistako Peio Arreitunaindia mutrikuarrari 12 segundoko aldeakenduta. Lander Euba seigarren postuan helmugaratu zen, 29 segundora, baina lidergoari eustea lortu zuen. Euskaltel-Euskadikoak 16 segundo kentzen dizkio orain Jekerri eta 32 Arreitunandiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu