Nairo Quintana
MovistarIkuskizuna eman zuen Tirreno-Adriatikoan, eta motibazioz gainezka iritsi da Euskal Herriko Itzulira. Talde indartsua izango du inguruan.
Michal Kwiatkowski
EtixxIto egiten da igoera luze eta gogorretan, baina bere neurrira egindakoa da ibilbidea. Azken erlojupekoa dauka alde.
Joaquim Rodriguez
KatuxaBirus batek erasanda Kataluniako Voltari uko egin ondoren, erritmo falta nabari dezake. Beretzat oso aproposak dira amaiera gehienak.
Jean-Christophe Peraud
Ag2rInork espero ez zuela, podiumera igo zen iaz, eta Nazioarteko Kriteriuma irabazita iritsi da aurten. Min egin dezake erlojupekoan.