Faboritoak

2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun

Michele Scarponi

Lampre, 32 urte

Alberto Contadorren zigorraren ondoren, Michele Scarponi da Giroko egungo txapelduna. Ohi baino freskoago ekingo dio lasterketari, lehiaketa egun gutxiagorekin. Oso bikote arriskutsua osa dezakete Cunego taldekideak eta biek. 2009tik urtero eman du pausotxo bat gora.

Ivan Basso

Liquigas, 34 urte

Paris-Nizan eta Kataluniako Voltan erori ondoren, zalantzan egon da azken unera arte, baina, itxuraz, balekoa izan da Romandiako Tourrean egindako testa. Xehetasunik txikiena ere zehatz-mehatz zaindu zalea da, eta esperientzia dauka alde. Prestaketa ona egin du Teiden.

Roman Kreuziger

Astana, 25 urte

Beti nahi, eta beti ezin. Azken pausoa ematea falta zaio txekiarrari, eta, 26 urte betetzeko zorian (bihar beteko ditu), bere kirol ibilbidean aurtengo Giroamugarri izango duela sinetsita dago. Faboritoen artean Astanakoa ibili da finen azken asteotan. Oreka falta zaio oraindik.

Joaquim Rodriguez

Katuxa, 32 urte

Igotzaileetan igotzaileena da, eta harentzat oso aproposa da ibilbidea. Galera handia pilatuko du erlojupekoan bakarka egin beharreko 38,8 kilometroetan, baina Giroa astindu dezake azken astean, indarrez osorik iristen bada. Kolpe polit batzuk emango ditu, ziur.

John Gadret

Ag2r, 32 urte

Rigoberto Uran, Domenico Pozzovivo, Frank Schleck, Damiano Cunego, Jose Rujano edo Ryder Hesjedalen ondoan jarri beharrekoa da frantziarraren izena, baina ezin da ahaztu iaz, Contadorren zigorrarekin, hirugarren amaitu zuela Giroa. Koska bat gora egin nahi duela aitortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.