Ez dute lan erraza Maria Lopez de Egilazek eta Rocio Ibarrak Olinpiar Jokoetako aurreneko partidan; Herbehereak dira faborito nagusia, eta nabaritu da aldea zelaian.
Lehen laurdenetik jarri dira Herbeheretakoak aurretik markagailuan, Lidewij Weltenek eginiko gol bati esker. Bigarren laurdenean, ordea, partida hautsi da, eta aldea handituz joan dira faboritoak, segidan hiru gol eginda. Maartje Paumenek egin du bosgarren eta azken gola.
Sei taldeko multzoan azkena dago orain Espainiako selekzioa. Astearte goizaldean (00:30) jokatuko du bigarren partida, Txinako selekzioarekin.