Farahentzat Europako Txapelketako lehen urrea
ATLETISMOA. Mohamed Farah britainiarrak irabazi zuen atzo Helsinkin, Europako atletismo txapelketako lehen urrea. Egungo munduko eta europako txapeldunak, 13.29ko marka egin zuen 5.000 metrotako proban. Bigarren sailkatu zen Arne Gabius alemaniarra (13:31), eta hirugarren Polat Arikan turkiarra (13:32). Gaur Naroa Agirre ariko da pertika jauziko sailkatze saioan (09:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu