Federazioak baieztatu du Kopako finala ez dela jokatuko Bernabeun

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Azken orduko aldaketarik egon ezean, ez da beteko Athleticen eta Bartzelonaren nahia, hots, Espainiako Kopako finala Santiago Bernabeun jokatzea. Hori adierazi zion herenegun Jorge Perez Espainiako Federazioko idazkari nagusiak Kataluniako ONA fm irratiari. Ez zuen ez arrazoirik azaldu, ezta ere zein beste aukera dauden. Hala ere, oso litekeena da finala 2009an bezala Mestallan jokatzea. Bestalde, Manchester Unitedek 0-2 irabazi zion atzo Ajaxi. Athletic sailkatzen bada, kanporaketa horretako irabazlearen aurka ariko da final-zortzirenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.