Federer eta Murray Wimbledoneko finalean
TENISA. Roger Federer eta Andy Murrayk jokatuko dute Wimbledoneko finala bihar. Lehenak Novak Djokovic menderatu zuen atzo (6-3,3-6, 6-4 eta 6-3); bigarrena, berriz, Jo-Wilfried Tsongari gailendu zitzaion, 6-3, 6-4, 3-6 eta 7-5. Gaur izango da emakumezkoen finala, Agnieszka Radwanska eta Serena Williamsen artekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu