Roger Federerrek (Suitza, 27 urte) lortu du nahi zuena: Roland Garros irabaztea. Atzo arratsaldean erdietsi zuen, Parisen, Robin Soderling (Suedia) hiru setetan hartuta mendean: 6-1, 7-6 (1) eta 6-4, ordubete eta 55 minututan. Txapelketa hartako laugarren finala zuen atzokoa.
Garaipen horrekin, Pete Sampras (Ameriketako Estatu Batuak) eta biak dira orain Grand Slameko torneo gehien dituztenak: hamalau. Federerrek hiru Australia (2004, 2006, 2007), bost Wimbledon (2003, 2004, 2005, 2006, 2007), AEBetako bost Ireki (2004, 2005, 2006, 2007, 2008) eta Roland Garros bat (2009) ditu.
Orain arte gizonezkoetan lau handiak bost tenislarik zituzten irabaziak: Fred Perry (Erresuma Batua), Roy Emerson (Australia), Rod Laver (AEB), Donald Budge (AEB) eta Andre Agassik (AEB). Gaurtik, seik.
Roland Garrosen aurreko lau urteetan Rafael Nadal (Espainia) izan zen irabazlea. Aurten Soderlingek utzi zuen kanpoan final-zortzirenetan.
Tenisa
Federerrek bere aurreneko Roland Garros irabazi du
Hiru setetan hartu du mendean Soderling. Suitzarrak lortu ditu dagoeneko Grand Slam torneo denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu