Federerrek ere galdu egin du Montrealen
TENISA. Faborito eta zerrendabururik gabe ari da gelditzen Montrealgo Masters 1.000 Torneoa. Andy Murray iazko irabazlea kanporatu zuten lehenengo, Rafa Nadal bigarren zerrendaburua hurrena, eta Roger Federer hirugarren zerrendaburua atzo. Jo Willfred Tsonga frantziarra izan zen berriz ere Federerren borrero —Wimbledonen ere hark kaleratu zuen—. Horrenbestez, Novak Djokovic da, lehenaz gainera, torneoa irabazteko hautagai nagusia. Final-laurdenetan dago jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu