Gaur hasi da Australiako Tenis Irekia -munduko probarik garrantzitsuetakoa- eta gizonezkoetako eta emakumezkoetako iazko irabazleek ez dute arazo berezirik izan lehen kanporaketan aurrera egiteko. Roger Federer suitzarrak 7-5, 6-0 eta 6-4 hartu du mendean Bjor Phau alemaniarra. Arazoak izan ditu lehen setean. "Urduri jarri naiz, hiru aldiz hautsi didalako sakea. Hotz jokatzen saiatu naiz baina urduritasunarekin segitu dut", esan du Federerrek. Amelie Mauresmo frantziarrak, berriz, Shenay Perry estatubatuarrari 6-3 eta 6-4 irabazi dio.
Lehen kanporaketako ezustea, Ivan Ljubicic laugarren zerrenburuaren porrota izan da. Kroaziarrak 4-6, 7-6, 6-4 eta 6-4 galdu du Mardy Fish estatubatuarraren kontra.
Kirola
Federerrek eta Mauresmok irabazi egin dute Australiako Irekiko hasieran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu