Tenisa

Federerrek eta Soderliingek jokatuko dute Roland Garroseko finala

Bosna set behar izan dituzte Federrek eta Soderliingek, Del Potro eta Gonzalez kanporatzeko.

2009ko ekainaren 5a
21:54
Entzun
Robin Soderlingek Roland Garroseko finaleko txartela lortu du, Fernando Gonzalez menderatuta finalerdian: 6-3, 7-5, 5-7, 4-6 eta 6-4. Hiru ordu eta 38 minutu iraun du partidak. Gaurko garaipenari esker, lehen aldiz jokatuko du Soderlingek Frantziako torneo garrantzitsuko finala -final-zortzirenetan Rafael Nadal zerrendaburua kanporatu zuen-.

Ondoren, Roger Federer eta Juan Martin del Potroren artekoa jokatu da, eta Federer gailendu da.Federerrek bost set behar izan ditu Guillermo del Potro kanporatzeko: 3-6,7-6,2-6,6-1, eta 6-4

Emakumezkoena, bihar: Dinara Safina-Svetlana Kuznetsova. Safinak atzo Dominika Cibulkovari irabazi zion (6-3 eta 6-3) eta Kuznetsovak Samantha Stosurri (4-6, 7-6 eta 3-6).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.