Hilaren 25ean Athleticek eta Bartzelonak elkarren aurka jokatuko duten Espainiako Kopako finala David Fernandez Borbalan epaileak (Almeria, Espainia, 1973) zuzenduko du, RFEF Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez.
Fernandez Borbalanek 18 partida zuzendu dizkio Athletici Espainiako Ligan, eta horietatik zazpi irabazi ditu, 3 berdindu eta 8 galdu. Espainiako Kopan ere aritu da epaile lanetan Athleticen partidetan, eta lau partidatatik bakarra irabazi du Athleticek.
Athleticen partidetan epaile gisa aritu den partida guztiak ikusgai, hemen.
Kopako finala Madrilen jokatuko da, Vicente Calderon futbol zelaian, 22:00etan.