Zubietan eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, denboraldi honen amaieran utziko du futbol profesionala, alegia datorren igandean.
Azken aldian lesio asko izan ditu, eta auten 10 partida bakarrik jokatu ahal izan ditu. Igandean, Bartzelonaren kontrako partidan agur esateko aukera izango du, zelaian.
34 urteko jokalariak, beste urtebetez kontratua luzatzeko aukera izan du Realarekin, baina ez onartzea erabaki du, hanketako arazoak gainditu ezinik dabilenez.
Futbola
Fernandez eta Amorrortu goretsi ditu Alkizak
Bittor Alkizak atzo aurreratutakoa berretsi du gaur prentsaurrekoan: futbol profesionala uztera doala esan du. Lehen mailan jokatu dituen 14 denboralditan "zoriontsu" izan dela azaldu, bai Realean eta baita Athleticen ere. Bi entrenatzaile izan ditu gogoan, batez ere, Luis Fernandez eta Jose Maria Amorrortu. Jokalariengan jartzen duen konfiantza gustatzen zaio Fernandezengandik, eta Amorrorturengan, bere kirol baloreak eta balore humanoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu