Fernando Soriano jada ez da Osasunako jokalaria. Zaragozako 31 urteko erdilari horrek beste denboraldi baterako kontratua zuen Iruñeko taldearekin, baina klubak eta berak kontratua etetea erabaki dute. Sorianok, beraz, sasoi bat bakarrik egin du Osasunan. Iazko udan iritsi zen Iruñera, Almeriatik, eta, hain zuzen ere, talde horretara itzuliko da. Haren talde berriak ez dio ezer ordainduko Osasunari.
Jokalariak 29 partida jokatu zituen iragan sasoian Ligan Osasunako elastikoarekin, eta bi gol sartu zituen. Sorianok taldea utzi ondoren, orain Iruñeko taldeak beste erdilari bat fitxatu beharko du, ezker hegaleko atzelariaz gain.
Fernando Sorianok eta Osasunak akordioa eten dute
Erdilari espainiarrak beste denboraldi baterako kontratua zuen nafarrekin, baina Almeriara itzuliko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu