Festa giroan egingo du urteroko aldarrikapena ESAITek, Areatzan

2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak festa giroan pasatuko du gaurko eguna, aldarrikatu nahi duten hori ahaztu gabe, noski; adin guztietakoentzako ekitaldiak antolatu ditu Bilbon, Areatzan, goiz-goizetik hasita. 11:30ean, esaterako, Pirritx eta Porrotx pailazoak izango dira. Bi dira, baina, nabarmendu beharreko ekitaldiak. Arratsaldeko ordu batean adierazpen bat irakurriko dute euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde. Kiroleko, gizarteko, politikako eta erakundeetako hainbat ordezkarik hartuko dute parte bertan. Iluntzeko zazpietan, berriz, urteroko legez, manifestazioa abiatuko da Areatzatik Indautxura, Indarrak bilduz, ofizialtasuna lelopean. Zelaira joaterik ez duten horientzat pantaila handi bat jarriko du ESAITek Areatzako karpan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.