Amaitu da difusoreen afera, eta FIAk onartu egin ditu BrawnGP, Toyota eta Williams taldeen diseinuak. Famatu egin diren Double-Deck edo Bi Mailako difusoreak araudiaren barruan daudela ebatzi dute, eta beraz ez da aldaketarik izango orain arteko bi lasterketetan.
Atera duen prentsa ohar laburrean, FIAk dio alde guztien ikuspuntua eta orain arte jaso dituen frogak aztertu ondoren, lasterketetan komisarioek difusoreei eman zieten onarpena bere egiten duela.
Erabakiak eragin zuzena izango du gainerako taldeengan, azeleratu egin behar baitute bi mailako difusore horien ekoizpen eta erabilera. Renaultek dagoeneko adierazi zuen Txinako lasterketerako (asteburu honetan) prest izango zuela soluzio bat. McLarenek ere aurreratu du aldaketa batzuk egingo dituela ordurako. Beste taldeek gutxienez Espainiako Sari Nagusira arte (maiatzak 10) itxaron beharko dute.
1 Formula
FIAk atzera bota du difusoreen gaineko protesta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu