1 Formula

FIAk eta FOTAk akordioa lortu dute

Ondorioz, hurrengo urtean ez da txapelketa banandurik korrituko.

Laurentzi Garmendia
2009ko ekainaren 24a
14:52
Entzun
Oraindik adierazpen ofizialik egin ez badute ere, WMSCren bileratik atera ondoren Max Mosleyk berak egindako adierazpenen arabera, FIA eta FOTAren artean akordioa lortu da eta hurrengo urtean ez da txapelketa banandurik korrituko. Adostasuna lortu dutela eta, urrian ez dela FIAko presidentziara berriro aurkeztuko ere jakinarazi du.

Gaurko bilera gakoa zen FOTAk bere planekin aurrera jarraituko ote zuen ikusteko, eta akordioaren nondik norako zehatzak oraindik argitu ez badira ere, kostu murrizketa dutela oinarri dirudi. Mosleyk bileratik ateratzen esandakoa hori da behintzat: "Ez da banaketarik izango. Kostu murrizketa adostu dugu. 1 Formula txapelketa bakarra izango da, baina asmoa 1990 hamarkadako kostuetara itzultzea da, bi urteren buruan".

Hori dela eta, Mosleyk bere kargua utziko du aurtengo urrian, hasiera batean aurreratu zuen moduan, eta arazoa konpondu dela dirudienez, ez du bertan jarraituko.

Iturri batzuen arabera, Max Mosley, Bernie Ecclestone eta FOTA ordezkatuz Luca di Montezemolok bilera egin zuten atzo gauean eta gaur goizean berriro elkartu dira, WMSCaren bilera aurretik. Bilera hauen helburua krisia gainditu eta akordioa lortzea izan da, eta antza, hala lortu dute.

Akordio honen arabera, kostu murrizketan adostasuna lortu dutenez, FOTA osatzen duten taldeek bertan behera utzi beharko dituzte txapelketa alternatiboa martxan jartzeko asmoak, eta Concorde-ko Akordioa sinatu beharko dute, 2012ra arte 1 Formularekin lotuko dituena.

Ondorioz, FIAk gaur gauean emango du 2010ko txapelketan parte hartuko duten taldeen behin-betiko zerrenda.

Datu gehiago ezagutu ahala osatuko dugu informazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.