1 Formula

FIAk ez du onartu Epsilon Euskadi datorren denboraldirako

Gaurko bileran hiru talde berri onartu dituzte; Team US F1, Campos Grand Prix eta Manor Grand Prix.

2009ko ekainaren 12a
18:48
Entzun
Gaur eguerdian egin du publiko FIAk datorren urtean 1 Formularen txapelketan lehiatuko diren taldeen zerrenda; Epsilon Euskadi, Euskal Herriko taldea ez du FIAk onartu.

Hamahiru talde eta 26 auto izango dira guztira, aurtengo talde guztiek eta gaurko bileran onartutako hiru berriak: Team US F1, Campos Grand Prix eta Manor Grand Prix.

Ferrari eta Red Bullen bi taldeak baldintza gabe onartu ditu FIAk. Renault, Toyota, BMW Sauber, Brawn eta McLarenek baldintzak jarri zituzten hurrengo urteko txapelketan parte hartzeko, eta FIAk ez du hori ondo hartu. Horregatik, behin behineko zerrendan sartu baditu ere, azkeneko hitza emateko taldeok baldintza horiek erretiratu egin beharko dituzte ekainaren 19 baino lehen (hurrengo ostirala). Horretarako FIAk elkarrizketarako borondatea agertu du, baina azken aukera ere bada.

Red Bullen bi taldeek eta Ferrarik ere baldintzak jarri zituzten beren partehartzea aurkezteko garaian, baina FIAk bi taldeok inolako komentariorik egin gabe onartu izanak erakusten du hauen baldintzak onartu dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.