Argitu da azkenean 1 Formulak azken urteetan izan duen lanbro politikoaren azken atala. Australian komisarioei egindako iruzurragatik, FIAk erabaki du McLaren taldea hiru lasterketako zigorraren arriskuan jartzea. Momentuz ez da neurri hau aplikatuko, baina baldin eta honakoren bat frogatuko balitz, berehala jarriko luke indarrean:
- Kasuari buruzko datu gehiago topatuko balira.
- Hamabi hilabetean 151c artikulua berriz hautsiz gero (jarrera iruzurgile edo kaltegarria).
Beraz, McLaren onik atera da auzi honetatik, nahiz eta zigor zitala espero zuten. Taldeak barkamena eskatu izanak (Hamiltonek aurrena, eta Whitmarshek ondoren), Ron Dennis eta Dave Ryan tartetik kendu izanarekin batera, positiboki eragin dute azken erabakian.
1 Formula
FIAk McLareni: hiru lasterketarako zigorra, berreroriz gero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu