antolakuntza

FIFAk 196 milioi dolar irabazi zituen iaz

Nazioarteko Futbol Federazioak 1.059 milioiko sarreretatik telebistetatik 650 lortu zituen, marketinetik 277. 1999an 42 milioi dolarreko kontu negatiboa zeukan.

2010eko ekainaren 10a
09:15
Entzun
FIFA Nazioarteko Futbol Federazioak ez zuen iaz krisi ekonomikoa nabaritu, 196 milioi dolar irabazi zituelako: 1.059 milioi dolarreko sarrerak eduki zituen, 863ko gastuak (2008tik %18 jaitsi zituen gastuak). Sarreren artean 650 milioi telebisten emankizunengatik lortu zituen, marketinetik 277.

Orain haren ondasuna 1.061 milioi dolarrekoa da, Julio Grondona FIFAko finantza arloko presidenteak gaur Johannesburgon 60. Biltzarrean jakinarazi duenez. 2003an 11 milioi dolarreko kontu negatiboa zuen federazioak, 1999an 42koa. "Gaurko kontuek independentzia ematen digute", adierazi du Markus Kattner finantza arloko kideak.

Aurreikusi baino etekin handiagoa izan zuen FIFAk joan den urtean, eta horrek inbertsioak egitea ahalbidetu dio. Grondonaren arabera, "garapen" programetan 2007-2010 artean 691 milioi dolar inbertitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.